Zer da BARRIKA BATU?

Barrikako Udalak proiektu hau jarri du martxan, bertako biztanleek modu ludiko, dinamiko eta dibertigarrian ezagutu eta ikas dezaten udalerrian dauden birziklatze-edukiontziak ondo erabiltzen. Horretarako, kanpaina honek hainbat material eta jarduera izango ditu, eta horiek pixkanaka gehituko zaizkio webgune interaktibo eta dinamiko honi, hala nola adin guztietarako aurrez aurreko jarduerak, bideoak, deskargatu daitekeen materiala eta abar.

Hori guztia zaborrak modu egokian kudeatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko asmoz, hori izanik ingurumen-sentsibilizazio kanpaina honen ardatza.

Kanpaina honi buruzko gauza gehiago jakin nahi baduzu, webguneko ataletan sartzera gonbidatzen zaitugu.

KANPAINAREN AZKEN BERRIAK