Barrikako Udalak sustatutako proiektuak dibulgazio eta sentsibilizazio jarduerak eskaini dizkie hilabete hauetan bertako biztanleei.
Barrika Batu proiektua 2022ko irailean hasi zen, eta amaitu egin da, 4 hilabetez birziklatze edukiontzien erabilera zuzenari buruzko dibulgazioa eta kontzientziazioa izan ondoren. Udalerriko herritarrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea izan da kanpaina honen helburu nagusia.
2021ean, edukiontzi marroia ezarri zen Barrikan, hondakin organikoena (fruta, barazki, janari-hondar, etabarrena). Edukiontzi horrek aukera ematen du etxeko hondakinen birziklapena sustatzeko eta udalerria leku jasangarriago bihurtzeko. Aldi berean, herritar kontzientziatuen aldeko apustua eginez, errefusaren edukiontzietan sarraila elektronikoa ezarri zen. Errefusaren edukiontzia, edukiontzi organikoa bezala, Barrikako etxebizitza bakoitzari banatutako txartel elektroniko batekin irekitzen da. Zalantzarik gabe, udalerrian birziklatzea bultzatzen duen ekimena.
2022ko irailean, Udalak Barrika Batu proiektua jarri zuen abian, birziklatze edukiontzi guztien erabilera zuzena indartzeko, errefusaren eta organikoaren edukiontziak bereziki nabarmenduz. Kanpaina honen ardatz nagusia https://www.barrikabatu.com web-orria da. Bertan, barrikoztarrek hainbat dibulgazio eduki eskura ditzakete. Haurrentzako eta helduentzako jolas interaktibo dibertigarriak ditu, edukiontzi bakoitzean zer hondakin joan behar den ikasteko. Horrez gain, Barrikako herritarrek birziklatzearen inguruan egin dituzten kontsultetan oinarritutako galderak dituen quiz batekin. Baita edukiontzi bakoitza azaltzeko bideo didaktikoak eta edonoren eskura dagoen materiala ere.
Era berean, proiektuak aurrez aurreko jarduerak izan ditu. Helduentzako sentsibilizazio hitzaldiak, Barrikako birziklatzearen bilakaera, edukiontzien erabileraren egungo egoera, eta udalerrian hondakinen birziklatze egokia sustatzeko irtenbideak eta hobekuntzak azaldu dira. Dibulgazio-tailerrak, jolasen eta dibulgazio-materialen bidez, tresnak aurkeztu zaizkie herritarrei, etxeko zaborrak birziklatzeari buruz sor daitezkeen zalantzak argitzeko.Eta, azkenik, hondartzako jardunaldiak. Horietan, itsas fauna eta florari buruzko ingurumen tailerrak egin dira in situ, itsas biologoen eskutik. Barrikako ingurune natural aberatsarekiko sentsibilizazioa sendotzeko eta, horrela, herritarrak birziklatzeko ohiturak hobetzearen inguruan kontzientziatzeko beharra indartzeko. Muriolan garbiketak egin dira, hondartzan aurkitutako itsas hondakinak aztertuz eta kuantifikatuz.
Barrika Batu proiektuaren amaiera gisa, bideo erreportaje bat ikus daiteke webgunean. Bertan, udalerriaren irudiak, elkarrizketa txikiak eta, batez ere, proiektuaren filosofia eta barrikoztarren inplikazioa erakusten dira.
Udalak proiektu hau aurrera eramateko, Tantak elkartea izan du. Uribe Kostako elkarte bat, ingurumen hezkuntza kanpainetan Mankomunitatearekin eta zonaldeko ikastetxeetan lan egin duena, natura zaintzeko kontzientzia sortuz eta zabalduz. Hau baita erakunde honek duen helburu nagusia.
Nabarmentzekoa da Barrikako Udalak beste behin ere erakutsi duen interesa, udalerria jasangarriagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duena izan dadin. Apustu hori Barrikako herritarrek beren egitea espero da, Barrika hondakinak birziklatzeko toki eredugarri bihurtzea lortuz.